XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urkatutako itxuran.

Behin herriko lotsagaldu bat bere lagunekaz herri inguruan paseoan ebilala neskatila bat ikusi eban zaldi ganean eurengana hurreratzen.

- Gura dozuena egingo neuke trabes, baietz neskatila horrexi barre eragin esan eutsen besteei.

Lagunak barre egin eta jatordu bat egin eben posturea.

Mutil gaztea zaldi aurrean ipini eta garrasika ekin eutsan:
- Hil gura dot! Hil gura dot!.

Hotsean, horma ganetik zintzilik egoan artatxiki aihen bati uhala lotu, idunaren inguruan ipini eta samea luzatu eban urkatutako itxurak eginaz.

Neskatileak irribarre egin eban pasadizean.

Lagunak barreari eutsi ezinik egozan eta behin neskatilea aldendu ostean ere bestea geldirik egoala ikusirik barre algaraka errementatu eben.

Beragana hurreratu ziran.

Mina kanpoan eukan eta begiak biderioa lakoxeak.

Hilotzik egoan.